1. LANAK
  2. THEBALDENET

eragin

thebalde.net

Paperean argitaratzen dugun aldizkaria oso osorik irakurtzeko edo pdf-an deskargatzeko aukeraz gain, The balde aldizkariko zenbaki guztiak izango dituzu eskura thebalde.net-en. Webguneak biltzailea du, eduki konkretu baten bila bazabiltza ahalik eta azkarren aurki dezazun.

Appetizerrak atalean, han eta hemen, artista eta sortzaile ezberdinek egiten dutenaren isla eskaintzen dugu, gaika antolatuak. Bisitariak appetizerrak atalerako edukiak proposa ditzake eta horretarako prestatu dugun formularioa bete eta bidali baino ez du egin behar. Appetizer gogokoenak bozkatzeko aukera ere badago.

The balde produktuak (kamisetak, agenda, harpidetza,...) sarean erosi ditzakezu denda modulua ere garatu dugulako.

The baldez ari garela, ezin Arteziak proiektua ahaztu. Sortzaile orok du bere tokia Arteziak izeneko gunean. Prestatu dugun formularioa erabiliz izena-eman eta zure sorkuntza lanak zintzilikatzeko eta erakusteko galeria propioa eskaintzen dizugu. Bideoak, audioak, argazkiak, idatziak zein ilustrazioak igotzeko aukera dago. Bisitariari igotako azken artelanak erakutsiko zaizkio, baina honek aukera izanen du lanak beste bi modua hauetan ere antolatzeko: lan ikusienak eta artista jakin baten lanak.

artea, kultura eta gizarte gaiak fanzine izpirituaz

BEZEROARENTZAT EGINDAKO BESTE LANAK

EZAUGARRI BEREKO LANAK