Web zein paperean, musika informazioa 1996tik

Musikan espezializatutako Entzun! egitasmoak bi proiektu komunikatibo desberdin baina bateragarri biltzen ditu bere baitan. Lehenengoa, Entzun! disko-liburua da, 1996an sortu zen aldizkari bihilabetekariaren oinordekoa, eta bigarrena, entzun.com musika ataria, internetek eskaintzen dituen abantaila eta tresna guztietaz baliatzen dena.

entzun!
  • entzun!
  • entzun!
  • entzun!
61

Entzun! disko-liburua urtean behin kaleratzen den paperezko argitarapena da. 2008an ikusi zuen argia estreinakoz.

Izen bereko bihilabetekariaren (1996-2007) oinordeko zuzena da eta 144 orri ditu. Luxuzko aurkezpenarekin, diseinu garbikoa eta irakurtzeko erreza testuei dagokienez, ikusgarria da irudi eta argazkigintzari errepratuta. Maiztasunari dagokionean, ez diogu ohiko urtekarien tratamendua eman nahi izan. Hortaz, Entzun! liburuak ez dio urteari errepasoa egiten modu sistematiko batean. Bestalde, liburua 20 bat abesti biltzen dituen CD batez lagunduta dator.

disco-libro entzun!
entzun.com

sareko musika atari osatuena euskaraz

Egunero gaurkotzen da eta Euskal Herriko zein nazioarteko musika esezenaren gertakari inportantenen berri ematen du. Atal kontaezinak ditu (berriak, elkarrizketak, dossierrak, agenda, audio, bideo, kritikak…), zeinetan irakurleak parte hartzen ahal duen bere iritzia emanez.

ENTZUN.com
aho bete doinu

aho bete doinu

Aho bete doinu liburua, euskal musikagintzaren iragana, oraina eta geroari buruzko azterketa argigarria eskaintzen digu, 20 musikari, manager, argitaratzaile eta eragileri egindako beste horrenbeste elkarrizketen bidez.

kontaktua:

Xabi Sagardia entzun@entzun.com 948 12 19 76