osatzen dugu Iruñea eta Astigarragako bulegoetan kokatuta dagoen lan talde gazte eta anitza. Besteak beste, diseinugile, kazetari, programatzaile eta marketing adituekin osatuta.
gara eta indar hori bezeroen beharrei erantzunik eraginkorrena emateko erabiltzen dugu. Bezeroari egokitzen zaion kalitateko zerbitzu malgua eskaintzen diogu.
sare zabala dugu, ahalbideratzen diguna bolumen handiko lanak edota oso izaera ezberdinetakoak modu arrakastatsuan gauzatu ahal izatea.
projektu bat bezala egituratzen eta planifikatzen dugu, beharrezkoak diren barruko zein kanpoko baliabideak antolatuz. Lan taldearen eta kolaboratzaile sarearen aniztasunak aukera ematen digu oso zerbitzu eskaintza zabala luzatu ahal izateko.
Alor eta tamaina ezberdinetako bezeroekin egiten dugu elkarlana. Beraiekiko harremanak epe luzera lantzen ditugu, partner moduan.
SEE PROJECTS BY CUSTOMERIzan ere, komunikazioaren alorrean ekintza solteen eraginkortasuna mugatua da ez baldin badaude epe luzerako estrategia batean bilduta.
Eraginen bezeroen artean besteak beste honakoak aurkitzen dira: FNAC, Oteiza Museoa, EITB, Eusko Jaurlaritza (Kultura), Gipuzkoako Foru Aldundia (Gazteria, Kultura eta Ingurugiroa), ACNUR, Lur Lan, HABE, Elhuyar, CNAI, Donostiako Euskara Patronatua, Ereiten, Elkar...
Bezeroekin elkarlana egiteaz gain, buruan borborka izaten ditugun ideia eta ametsei tarteka errealitate bilakatzeko aukera ematen diegu.
Horrela, 2001an Aho bete doinu liburua kaleratu genuen, euskal musikagintzako 20 protagonisten elkarrizketak bilduz. Urte beretik The Balde aldizkaria argitaratzen dugu eta 2002tik Entzun musika aldizkari
espezializatua. Horretaz gain parte hartze zuzena dugu beste kultur ekimen batzuetan, hala nola 2002tik Madrilen epizentroa duen Ladinamo kultur egitasmoan edota 2008an sortutako Ahotsenea Euskal Herriko sortzaileen elkartea sustatzen.
Astigarraga offices Donostia Ibilbidea, 11 behea. 20.115 astigarraga
T-+34 943 444422
Iruña offices Artaxona, 22-1.go 31.015 iruñea
T-+34 948 121976