1. LANAK
  2. KUTXA EKOGUNEAREN WEBGUNEA EKOGUNEANET

kutxa ekogunea

Kutxa Ekogunearen webgunea: ekogunea.net

Kutxa Ekogunea ekologiaren kultura gure inguruan zabaltzeko misioa duen Fundazioa da, pertsonei ingurumen kontzientziaziotik ekintzara igarotzeko pausoa ematea erraztuz. Helburu hori lortzeko asmoz, informazio andana jartzen du egunero Kutxa Ekoguneak gure eskura ekogunea.net webgunearen bidez.

Informazioa testu moduan, bideo moduan, argazki moduan, dokumentu erantsi moduan, esteka moduan,... aurkituko duzu. Webguneak eremu pribatua ere badu eta bertako edukietara erabiltzaile eta pasahitza eskuratzen dutenek ikusiko dituzte bakarrik. Lanabes hau oso erabilgarri eta interesgarria da lan-talde baten barne-funtzionamendurako besteak beste.

Webgunearen administratzaileak, edukiak uneoro aldatzeko aukera izateaz gain, berrien kasuan adibidez, orriaren itxura nolakoa izango de defini dezake, orria zenbat berri ilara eta zutabek osatuko duten alegia. Webgunean ikusiko duzuen moduan, ilara batzuk berri bakarra dute, edo bi, edo hiru.

Ekoguneak antolatzen dituen ikastarotan izena-emateko aukera ere eskaintzen dute espresuki prestatu ditugun formularioen bidez.

fundazioaren logotipotik abiatuta garatu dugu diseinua

BEZEROARENTZAT EGINDAKO BESTE LANAK

EZAUGARRI BEREKO LANAK