Egunero gaurkotzen da eta Euskal Herriko zein nazioarteko musika eszenaren gertakari inportantenen berri ematen du. Atal kontaezinak ditu (berriak, elkarrizketak, dossierrak, agenda, audio, bideo, kritikak…), zeinetan irakurleak parte hartzen ahal duen bere iritzia emanez.
Berriak, erreportajeak, elkarrizketak,... argazki, bideo eta audioz lagunduta ikusiko dituzu. Izan ere, argi genuen musika atari batean ezin zirela egun pil-pilean dauden baliabideak falta. Nahi adina bideo, audio, esteka, dokumentu erantsi... gehitu dakizkioke eduki bati. Bisitariak iritzia emateko eta edukiak sare-sozialetan zabaltzeko aukera du.
entzun.com musika atariak eskaintzen duen eduki bolumena hain da zabala, bisitariaren eskura hemeroteka eta bilatzailea jarri dugula. Hemerotekan urte eta gaiaren arabera egin ditzakezu kontsultak, oso modu erraz eta intuitiboan. Bilatzailearen funtzionamendua ere oso argia da.
entzun.com-ek denda ere badu; sarean erosi ditzakezu produktuak. Hauek, gaika antolatuak daude eta garatu dugun moduluan produktuen ezaugarri guztiak aurkituko dituzu, argazki andana barne. Ordainketa txartel bidez egingo duzu.
Bannerrak kudeatzeko modulua ere garatu dugu webgune zein buletin elektronikorako. Buletina jasotzeko izena-eman dezakezu eta postontzian informazioa jasoko duzu astero. Buletin-elektronikoaren moduluaren definizio, diseinu eta garapenaz ere gu arduratu gara. Bost minututan izaera askotariko edukiz osatua dagoen buletina prestatu daiteke; hortaz, buletinaren bidalketak ez dio apenas lan gehigarririk eskatzen bezeroari.
entzun.com-en agenda luxu txiki bat dela esan dezakegu. Aste osoko egitaraua ikusi daiteke pantaila berean. Bisitariari kontzertuen informazioa bidaltzeko aukera eskaintzen zaio, argazkia eta guzti.
RSS zerbitzua ere eskaintzen du entzun.com-ek.