1. LANAK
  2. GAZTEZULOCOM

gaztezulo

gaztezulo.com

Euskal Herri osora hedatzen den euskara hutsezko Gaztezulo gazte hilabetekariaren on-line bertsioa da gaztezulo.com

Albisteak, elkarrizketak, erreportajeak eta izaera ezberdineko edukiak nahi adina argazki, bideo, dokumentu erantsi, esteka etab.-ez lagunduta ikusiko dituzu. Hori gutxi balitz, iruzkinak egin ditzakezu, edukiak gustuko dituzun edo ez adierazi eta baita sare-sozialetan zabaldu.

Gaztezulo aldizkariak dagoeneko 141 zenbaki argitaratu ditu eta hauen edukiak kronologikoki zein gaika antolatuak ikusi ditzakezu webgunean. Eduki jakin baten bila bazabiltza, bilatzaileaz balia zaitezke.

Gaztezulo aldizkaria etxean jaso nahi baduzu, nahikoa duzu webguneko harpidetu atalera joan eta bertan eskatzen zaizkizun eremuak bete. Nahiago baduzu buletin elektronikoa jaso, izena eman eta postontzian jasoko duzu musu-truk.

Horiek guztiak garatzeaz gain, lehiaketak antola daitezke gaztezulo.com-en garatu dugun modulu bati esker. Webgunea bisitatzen duen orok parte hartu dezake lehiaketetan eta sari bikainak eskuratu. Lehiaketako edukiak eta bertan parte hartzen dutenen informazioa administrazio gunean kudeatzen dira.

Webgune zein buletin elektronikoan bannerrak jartzeko eta hauek kudeatzeko gailua ere prestatu dugu. Bezeroka antolaturiko kanpainak sortzen dira eta bannerrak aurretik zehazturiko lekuetan erakusten dira.

Gaztezulo.com-ek agenda ere badu. Edonork bidali dezake hitzordu jakin baten informazioa, irudi eta guzti, eta webgunearen administratzaileak oniritzia ematen dionean, argitaratuko da.

Baina gaztezulo.com-en administrazio gunean ez dira edukiak bakarrik kudeatzen, hauek erakusteko modua ere zehaztu daiteke. Hau da, webgunearen orri jakin bat zenbat errenkadek osatuko duten zehaztu daiteke, errenkada hauetan ze eduki erakutsiko diren defini daiteke eta baita ere errenkada bakoitza zenbat zutabez osatua egonen den zehaztu. Zertaz ari garen hobe ulertzeko, ikusi adibide hauek:

paperezko Gaztezulo aldizkaria baino askoz gehiago

EZAUGARRI BEREKO LANAK