1. LANAK
  2. TTARTTALO ARGITALETXEAREN WEBGUNEAREN DISEINUA

elkar

Ttarttalo argitaletxearen webgunearen diseinua

Ttarttalo argitaletxea elkar Fundazioaren baitan dago eta oso arlo ezberdinak jorratzen dituzten liburuak ematen ditu argitara, euskaraz zein gazteleraz. Ttarttaloren bildumetan narratiba, gizarte zein historia lanak, sukaldaritza edota haurrentzako liburuak aurki daitezke. Bildumen izaera anitza dela eta, bilduma bakoitzarentzat diseinu propioa garatu genuen.

Narratiba alorrean, nobela historikoa, egungoa eta itzulitako nobelak aurki daitezke. Prestatu dugun diseinuak historian, espazioan, denboran,... bidaiatzera gonbidatzen zaitu. Horretarako kolore biziak, hauen arteko trantsizio suabeak, marrazki eta ikonoen arteko jokoak etab. erabili ditugu. Edukien bolumena handia da eta webgunearen erabiltzaile informaziora iristeko modua bereziki landu dugu; diseinu garbi baten alde apustu eginez.

Haurren alorrean umeen jakin mina, irudimena eta trebetasuna lantzeko material erakargarri eta eguneratua topa daiteke. Diseinua lantzeko garaian haurrak izan ditugu presente; haiek izan dira gure erreferentzia nagusia. Amets egitera gonbidatzen dugu erabiltzailea webgunearen alor honetan dagoenean.

Sukaldaritza alorreko diseinuak betiko sukaldearen eta berritzaileenaren arteko isla izan dadin landu dugu; bilduma osatzen duten izaerari jarraiki.

hiru diseinu, bakoitza bere beharrei jarraiki

EZAUGARRI BEREKO LANAK