1. LANAK
  2. IRUNEKO ROCH KAFEA TABERNA ENBLEMATIKOAREN WEBGUNEA

café roch

Iruñeko Roch Kafea taberna enblematikoaren webgunea

Noizbait Iruñean egon bazara, seguruenik dagoeneko Roch Kafea ezagutuko duzu. 1898az geroztik, Iruñean historia egin du. Roch Kafeak izaera propioa du eta horixe bera islatu dugu webgunean. Webgunearen diseinu eta edukiak Roch Kafea-ren historiaz mintzo dira.

Horren adibide dira webgunean irakurri daitezkeen izaera ezberdinetako medioek idatzitako kronikak. Kronologikoki, egilearen arabera edota izenburuaren arabera antola ditzakezu. Idatziak ordenagailura jaisteko aukera ere prestatu dugu.

Roch Kafean bakarrik edo lagunekin bazaude eta momentu hori jendearekin partekatu nahi baduzu, argazkia atera edota bideoa grabatu eta prestatu genuen formularioa erabiliz webgunera igo dezakezu. Webguneak bisita liburua ere badu, hortaz, komunikatzeko bide hori erabili daiteke.

Roch Kafeak poltsikoan edota diru-zorroan eramateko egutegi txikiak argitaratu ditu urte hauetan. Altxor txikiak dira eta webgunean ikusgai daude.

urteen xarma webgunean islatuak

EZAUGARRI BEREKO LANAK