Ereitenen irudi korporatiboan oinarritu ginen Zientziaren KutxaGunea eta Errealaren Museoan lanean dituzten gidentzako lan arropak diseinatzeko. Zuria, beltza eta laranja tartekatu genituen kamiseta eta jertseen diseinuan. Giden jantziek ikusgarriak behar dute izan, baina aldi berean kolore bizi bizien zalaparta ekidin beharra dago.