Bizikletaz aldizkariaren zenbaki honek Mikel Erentxuni egindako elkarrizketa eraman zuen azalera. Barruan, aparte, Debagoineko bidegorriari buruzko dosierra eta bidegorrien seinaleztapenaren berri emateko erreportajea ziren eduki nagusiak. Beti bezala, aldizkari interesgarria, entretenigarria eta bizikletari buruz Gipuzkoan beste inon aurkitzen zaila den informazioa eskaintzen diguna, betiko diseinu eta formatu borobil apartarekin.