Donostialdeko euskaltegiak Euskararen Udal Patronatuarekin elkarlanean 2011-2012 ikasturterako matrikulazioa sustatzeko egindako kanpaina honetan hilabete batzuk lehenago Euskararen Egunaren harira oihartzun handia lortu zuen Nik ere euskaraz kanpainaren ildoa segitu zen. Aurreko kanpainaren leloa lehen pertsona singularretik pluralera pasatzeaz gain euskara ikasteko hainbat egoeratara egokitu zen.
Grafikagintzari dagokionez, leloaren bunbuiloa aurreko kanpainan bezala mantendu zen bi kanpainen arteko zubi bezala. Baina matrikulazio kanpaina aurrekoarekin ezberdintzeko gainontzeko planteamendu grafikoa aldatu zen: pertsonen argazki pikatuak, pertsonak pertsonai bilakatuz, marraztutako hondoetan konkatuta. Hondoak Donostiako gune ezberdinetako ilustrazioak ziren.