Lur Lanek hainbat azoka profesionaletan parte hartu zuen euskal gaztak Suitza, Alemania eta Ingalaterrako merkatuetan merkaturatzeko xedearekin. Eskuorri honetan eskaintzen dituzten gazta sorta baten berri ematen da, gazta mota bakoitzaren inguruko informazioak eta argazkiak bilduz, bata gazta osorik eta bestea gazta moztuta, barrualdea ikusi ahal izateko.