Bezeroari egokitzen zaion kalitateko zerbitzu malgua eskaintzen diogu. Lan bakoitza projektu bat bezala egituratzen eta planifikatzen dugu, beharrezkoak diren barruko zein kanpoko baliabideak antolatuz. Horrela beraz hemen dituzu gure zerbitzuak:
Webgintza alorrean eskarmentu handia dugu eta izaera ezberdineko webguneak garatzeko gai gara: webgune txikiak, interneteko atariak, sarean erosketak egiteko dendak, erreserbak on-line egiteko aplikazioak, buletin elektronikoak,... Proiektua bezeroarekin batera definitzen dugu, diseinu proposamenak lantzen ditugu eta garapenaz ere arduratzen gara.
Mota askotariko diseinu lanak garatzeko gaitasuna dugu. Gure lanek erakusten duten diseinua egiteko dugun gaitasuna eta estilo aniztasuna ikuskatzera gonbidatzen zaitugu.
Behin buruan egin beharrekoa argi dugula, paper zuriaren aurrean jarri eta marra finak, potoloak, ez horren potoloak, jarraiak, etenak... eta kolore konbinazio egokiak eginez izaera eta tamaina askotariko marrazkiak sortzen ditugu irudiak komunikatzeko duen gaitasuna probestuz.
Bezeroa, honen beharrak eta mezua zuzenduko zaion balizko publikoa ongi ezagutu behar dira komunikazio lan on bat egiteko. Hauek ongi ezagutzeko behar adina baliabide jarriko ditugu komunikazio kanpainaren definizio on bat egin eta bezeroak espero dituen emaitzak lortzeko helburuarekin.
Aldizkariak, liburuak, eskuorriak, agendak edota bestelako argitalpenak kudeatzen ditugu, 0-tik hasi, eduki zein ildo grafiko landu, inprimatu eta etxe ateraino eraman arte. Web guneak sortzeaz gain, hauen kudeaketan esperientzia itzela dugu.