Interesgarria izateko ez delako halabearrez tendentzia izan behar
The balde, dohainik banatzen den kultura, arte eta gizarte edukiak uztartzen dituen aldizkaria da.
egin eta proposatzen diren eduki interesgarriak Euskal Herrira ekarri eta hemen egiten direnak kanpora zabaltzea da gure helburuetako bat. Aldizkariaren elebitasuna da akaso ideia hori hobekien definitzen duena.
(24cm x 29) Puri purian dauden edukiak islatzen ditugu baina baita ere sorkuntza propioak eta esperimentalagoak. Testuak ahaztu gabe baina alderdi grafikoari garrantzi berezia emanaz.
zabala du the baldek. Egunetik egunera handitzen dena, gurea aldizkari irekia delako. Edonork argitaratu dezake the balden. Proiektu interesgarri ugari ezagutu eta ezagutzera emateko aukera eman digu.
Horretaz gain, paperean argitaratzen dugun aldizkaria oso osorik irakurtzeko edo pdf-an deskargatzeko aukeraz gain, the balde aldizkariko zenbaki guztiak izango dituzu eskura.
urtero agenda berezi bat kaleratzen dugu
Batetik, urteko ekitaldi kultural nagusien agenda eta bestetik, gai edo kontzeptu berezi baten inguruan kolaboratzaile ugariren sorkuntza lanez hornituta.
Sortzaile orok du bere tokia Arteziak izeneko gunean. Edozein sorkuntza motak du bere erakusleihoa Arteziak proiektuan. Zure sorkuntza lanak zintzilikatzeko eta erakusteko galeria propioa eskaintzen dizugu.
Koldo Almandoz koldo@thebalde.net 943 44 44 22