Eragin.com · Lanak
<language>eu</language><item>
Kutxa Ekogunearen webgunea: ekogunea.net
              <![CDATA[ Kutxa Ekogunea ekologiaren kultura gure inguruan zabaltzeko misioa duen Fundazioa da, pertsonei ingurumen kontzientziaziotik ekintzara igarotzeko pausoa ematea erraztuz. Helburu hori lortzeko asmoz, informazio andana jartzen du egunero Kutxa Ekoguneak gure eskura ekogunea.net webgunearen bidez.
Informazioa testu moduan, bideo moduan, argazki moduan, dokumentu erantsi moduan, esteka moduan,... aurkituko duzu. Webguneak eremu pribatua ere badu eta bertako edukietara erabiltzaile eta pasahitza eskuratzen dutenek ikusiko dituzte bakarrik. Lanabes hau oso erabilgarri eta interesgarria da lan-talde baten barne-funtzionamendurako besteak beste. 
Webgunearen administratzaileak, edukiak uneoro aldatzeko aukera izateaz gain, berrien kasuan adibidez, orriaren itxura nolakoa izango de defini dezake, orria zenbat berri ilara eta zutabek osatuko duten alegia. Webgunean ikusiko duzuen moduan, ilara batzuk berri bakarra dute, edo bi, edo hiru.
Ekoguneak antolatzen dituen ikastarotan izena-emateko aukera ere eskaintzen dute espresuki prestatu ditugun formularioen bidez. ]]>
gaztezulo.com
              <![CDATA[ Euskal Herri osora hedatzen den euskara hutsezko Gaztezulo gazte hilabetekariaren on-line bertsioa da gaztezulo.com 
Albisteak, elkarrizketak, erreportajeak eta izaera ezberdineko edukiak nahi adina argazki, bideo, dokumentu erantsi, esteka etab.-ez lagunduta ikusiko dituzu. Hori gutxi balitz, iruzkinak egin ditzakezu, edukiak gustuko dituzun edo ez adierazi eta baita sare-sozialetan zabaldu.
Gaztezulo aldizkariak dagoeneko 141 zenbaki argitaratu ditu eta hauen edukiak kronologikoki zein gaika antolatuak ikusi ditzakezu webgunean. Eduki jakin baten bila bazabiltza, bilatzaileaz balia zaitezke.
Gaztezulo aldizkaria etxean jaso nahi baduzu, nahikoa duzu webguneko harpidetu atalera joan eta bertan eskatzen zaizkizun eremuak bete. Nahiago baduzu buletin elektronikoa jaso, izena eman eta postontzian jasoko duzu musu-truk.
Horiek guztiak garatzeaz gain, lehiaketak antola daitezke gaztezulo.com-en garatu dugun modulu bati esker. Webgunea bisitatzen duen orok parte hartu dezake lehiaketetan eta sari bikainak eskuratu. Lehiaketako edukiak eta bertan parte hartzen dutenen informazioa administrazio gunean kudeatzen dira.
Webgune zein buletin elektronikoan bannerrak jartzeko eta hauek kudeatzeko gailua ere prestatu dugu. Bezeroka antolaturiko kanpainak sortzen dira eta bannerrak aurretik zehazturiko lekuetan erakusten dira.
Gaztezulo.com-ek agenda ere badu. Edonork bidali dezake hitzordu jakin baten informazioa, irudi eta guzti, eta webgunearen administratzaileak oniritzia ematen dionean, argitaratuko da.
Baina gaztezulo.com-en administrazio gunean ez dira edukiak bakarrik kudeatzen, hauek erakusteko modua ere zehaztu daiteke. Hau da, webgunearen orri jakin bat zenbat errenkadek osatuko duten zehaztu daiteke, errenkada hauetan ze eduki erakutsiko diren defini daiteke eta baita ere errenkada bakoitza zenbat zutabez osatua egonen den zehaztu. Zertaz ari garen hobe ulertzeko, ikusi adibide hauek:
http://www.gaztezulo.com/hasiera
http://www.gaztezulo.com/gaia/jendartea
http://www.gaztezulo.com/gaia/kirolak
http://www.gaztezulo.com/gaia/sexuak
http://www.gaztezulo.com/gaia/artea
“Elur-antzara” liburu, e-liburu eta audioliburuaren webgunea
              <![CDATA[ "Elur-antzara" Hamaika Books argitaletxearen lehenengo liburua da, eta paperezko bertsioa, e-liburua eta audioliburua webgune honetan eskura ditzakezu horretarako garatu dugun on-line denda erabiliz. Paperezko liburua erosten baduzu, etxean jasoko duzu, baina e-liburu edo audioliburua erosten badituzu, webgunetik jaitsi eta berehala eskuratuko dituzu.
Dendak “kupoiak” erabiltzeko sistema du garatua. Kupoiei esker, bezeroak deskontuak aplika diezazkieke dendako produktuei. Deskontuaren kopurua zehazteaz gain, kupoia zenbat aldiz erabili daitekeen eta honen hasiera eta amaiera data zehaztuko du.
Bisitariak e-liburu eta audioliburuaren lehen kapitulua jaitsi dezake musu-truk.
Bezeroa administrazio atalera sartu eta edozein momentutan aldatu ditzake webguneko edukiak, baita dendako produktuenak ere. ]]>
Xare
              <![CDATA[ Xare teknologia berrien euskarazko erabilpena sustatzeko azoka da. Lehen edizioa Donostian, Kursaalen ospatu da 2012ko azaroaren 23 eta 24an.
Webgunea sinplea, atsegina eta erakargarria da. Azokaren informazioa bisitariaren eskura. Erakusle moduan izena-emateko aukera ere eskaintzen da.
Xare azoka guk antolatu dugu Donostiako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Azkue Fundazioaren babesarekin. ]]>
kontrabandistak.com
              <![CDATA[ kontrabandistak.com  webgunea ibilbide zirkular baten berri ematen du: Kantauri itsasoa eta BIDASOAko mugako mendien artean, oihanetan eta herri ederretan barna, XX mendean kontrabandoko pasagune garrantzitsuak lotzen dituena. Ibilbidea oinez edo BTTz egin daiteke. Ibilbidearen inguruko xehetasunak aurkituko dituzu euskara, gaztelania eta frantsesez.
Webgunea osatzen duten testu, argazkia, bideo eta bestelako edukiak dinamikoak dira, ondorioz, bezeroak nahi duenean daudenak aldatu edo ezabatu edo berriak gehitu ditzake. Ez bakarrik edukiak, baita ere webgunea osatzen duten atal zein azpiatalak. Atal eta azpiatalek menuan duten ordena ere bezeroak kudeatu dezake prestatu dugun administrazioa atalari esker.
Webguneak erreserbak egiteko aukera ere eskaintzen du. Erreserbatzen den ibilbide modalitatearen arabera, parte hartuko duten pertsona kopuruaren arabera etab. webguneak erreserbaren kostua kalkulatzen du.
Diseinuari dagokionez, webgune freskoa da, nabigatzeko oso intuitiboa eta gaiarekin lotua.
Webgunearen edukien lehen kargaz arduratu ginen. ]]>
Kalitatea eta estiloa webgune bilakatuta
              <![CDATA[ Kutxa Decoración webgunea sinplea bezain elegantea da, atalez-atal nabigatzera gonbidatzen duen horietakoa. Hitz bakarrean laburbildu beharko bagenu, atsegina dela esango genuke.
Edukiak bi hizkuntzatan aurkituko dituzu, euskara eta gaztelaniaz. Testu zein irudiak nahi adina aldiz alda ditzake bezeroak horretarako prestatu genuen administrazioa gunea erabiliz; argazki galeriko irudiak barne. Webgunea gustuko baduzu horrela dela adierazteko aukera duzu. Edukiak Facebook-en zabaltzeko aukera ere badago.
Kutxa Decoración ezagutu nahi baduzu, hau da, eskaintzen dituen zerbitzuak jakin eta egindako lanak ikusi nahi badituzu, webgunea bisitatu. Oso denbora gutxian aterako dituzu zure konklusio propioak. ]]>
Iruñeko In&Out-en webgunea
              <![CDATA[ In&Out-ek era askotariko jarduera kulturalak antolatzen ditu, hala nola kontzertuak, jaialdiak, azokak, erakusketak, zikloak, aurkezpenak etab. Batzuk enkarguz egiten ditu eta beste batzuk beraiek espresuki sortuak dira.
Eskaintzen dituen jarduera zein zerbitzuen berri ematen du webguneak. Jarduerak nahi adina argazki, bideo, audio, dokumentu erantsi eta esteka eduki ditzake; ondorioz, bisitariak jarduerari dagokion informazio zabala aurkituko du webgunean.
Bisitariak jardueren agenda kontsulta dezake espresuki presatu dugun egutegiari esker.
Webgunearen hasierako orria malgua da, bai edukiak aukeratzeko garaian eta baita ere honen itxura erabakitzeko garaian. Hau da, bezeroak erabaki dezake zein edukiei lehentasuna eman eta hauek nola antolatu. ]]>
Ttarttalo argitaletxearen webgunearen diseinua
              <![CDATA[ Ttarttalo argitaletxea elkar Fundazioaren baitan dago eta oso arlo ezberdinak jorratzen dituzten liburuak ematen ditu argitara, euskaraz zein gazteleraz. Ttarttaloren bildumetan narratiba, gizarte zein historia lanak, sukaldaritza edota haurrentzako liburuak aurki daitezke. Bildumen izaera anitza dela eta, bilduma bakoitzarentzat diseinu propioa garatu genuen. 
Narratiba alorrean, nobela historikoa, egungoa eta itzulitako nobelak aurki daitezke. Prestatu dugun diseinuak historian, espazioan, denboran,... bidaiatzera gonbidatzen zaitu. Horretarako kolore biziak, hauen arteko trantsizio suabeak, marrazki eta ikonoen arteko jokoak etab. erabili ditugu. Edukien bolumena handia da eta webgunearen erabiltzaile informaziora iristeko modua bereziki landu dugu; diseinu garbi baten alde apustu eginez.
Haurren alorrean umeen jakin mina, irudimena eta trebetasuna lantzeko material erakargarri eta eguneratua topa daiteke. Diseinua lantzeko garaian haurrak izan ditugu presente; haiek izan dira gure erreferentzia nagusia. Amets egitera gonbidatzen dugu erabiltzailea webgunearen alor honetan dagoenean.
Sukaldaritza alorreko diseinuak betiko sukaldearen eta berritzaileenaren arteko isla izan dadin landu dugu; bilduma osatzen duten izaerari jarraiki. ]]>
Lizardiko Bordak eta Atsotenea Etxea landetxeen webgunea
thebalde.net
              <![CDATA[ Paperean argitaratzen dugun aldizkaria oso osorik irakurtzeko edo pdf-an deskargatzeko aukeraz gain, The balde aldizkariko zenbaki guztiak izango dituzu eskura thebalde.net-en. Webguneak biltzailea du, eduki konkretu baten bila bazabiltza ahalik eta azkarren aurki dezazun. 
Appetizerrak atalean, han eta hemen, artista eta sortzaile ezberdinek egiten dutenaren isla eskaintzen dugu, gaika antolatuak. Bisitariak appetizerrak atalerako edukiak proposa ditzake eta horretarako prestatu dugun formularioa bete eta bidali baino ez du egin behar. Appetizer gogokoenak bozkatzeko aukera ere badago.
The balde produktuak (kamisetak, agenda, harpidetza,...) sarean erosi ditzakezu denda modulua ere garatu dugulako.
The baldez ari garela, ezin Arteziak proiektua ahaztu. Sortzaile orok du bere tokia Arteziak izeneko gunean. Prestatu dugun formularioa erabiliz izena-eman eta zure sorkuntza lanak zintzilikatzeko eta erakusteko galeria propioa eskaintzen dizugu. Bideoak, audioak, argazkiak, idatziak zein ilustrazioak igotzeko aukera dago. Bisitariari igotako azken artelanak erakutsiko zaizkio, baina honek aukera izanen du lanak beste bi modua hauetan ere antolatzeko: lan ikusienak eta artista jakin baten lanak. ]]>
Baratza Parke Sarearen webgunea
              <![CDATA[ Baratza Parke Sarea Gipuzkoako udalerrietan, herritarrentzat egokitutako autokontsumorako baratza ekologikoen gune publikoen amarauna da. Baratza eremu hauen sustatzaileak Kutxa Ekogunea eta lekuan lekuko Udalak dira.
baratzeparkea.ekogunea.net webgunean proiektu honen inguruko nondik-norakoak ezagutu ditzakezu. Bertan  aurkituko dituzu berriak, informazio andana, gomendioak, antolatutako ikastaroen datak,... Webguneak foroa ere badu. 
Webgunea argia eta nabigatzeko erraza da bisitariarentzat. Honek aukera izanen dut egitasmoaren kudeatzaileekin harremanetan jartzeko prestatu dugun formularioaren bidez. Galderarik, iradokizunik badu hauek argitzeko bidea ere aurki dezake webgunean.
Webgune dinamikoa da, ondorioz, administratzaileak nahi duenean kudea ditzake edukiak. ]]>
Sareko musika atari osatuena euskaraz
              <![CDATA[ Egunero gaurkotzen da eta Euskal Herriko zein nazioarteko musika eszenaren gertakari inportantenen berri ematen du. Atal kontaezinak ditu (berriak, elkarrizketak, dossierrak, agenda, audio, bideo, kritikak…), zeinetan irakurleak parte hartzen ahal duen bere iritzia emanez.
Berriak, erreportajeak, elkarrizketak,... argazki, bideo eta audioz lagunduta ikusiko dituzu. Izan ere, argi genuen musika atari batean ezin zirela egun pil-pilean dauden baliabideak falta. Nahi adina bideo, audio, esteka, dokumentu erantsi... gehitu dakizkioke eduki bati. Bisitariak iritzia emateko eta edukiak sare-sozialetan zabaltzeko aukera du. 
entzun.com musika atariak eskaintzen duen eduki bolumena hain da zabala, bisitariaren eskura hemeroteka eta bilatzailea jarri dugula. Hemerotekan urte eta gaiaren arabera egin ditzakezu kontsultak, oso modu erraz eta intuitiboan. Bilatzailearen funtzionamendua ere oso argia da.
entzun.com-ek denda ere badu; sarean erosi ditzakezu produktuak. Hauek, gaika antolatuak daude eta garatu dugun moduluan produktuen ezaugarri guztiak aurkituko dituzu, argazki andana barne. Ordainketa txartel bidez egingo duzu.
Bannerrak kudeatzeko modulua ere garatu dugu webgune zein buletin elektronikorako. Buletina jasotzeko izena-eman dezakezu eta postontzian informazioa jasoko duzu astero. Buletin-elektronikoaren moduluaren definizio, diseinu eta garapenaz ere gu arduratu gara. Bost minututan izaera askotariko edukiz osatua dagoen buletina prestatu daiteke; hortaz, buletinaren bidalketak ez dio apenas lan gehigarririk eskatzen bezeroari.
entzun.com-en agenda luxu txiki bat dela esan dezakegu. Aste osoko egitaraua ikusi daiteke pantaila berean. Bisitariari kontzertuen informazioa bidaltzeko aukera eskaintzen zaio, argazkia eta guzti.
RSS zerbitzua ere eskaintzen du entzun.com-ek. ]]>